Lehen aldia da David Nuño Elkarrekin Podemos- Ezker Anitza-Aliantza Berdeko alkategai gisa aurkezten dena. Dena den, azken udal gobernuko kide izan da eta Gizarte Ongizateko ardura politikoa izan du.
Hondarribia "bidegurutze" batean dagoela dio alkategaiak eta herriak XXI. mendeko udal bat behar duela uste du, "irekia, gardena, parte hartzailea, demokratikoa eta baliabideak dituena".
Portuan egingo dute, baina euria eginez gero, Kultur Etxera mugituko dute ekitaldia. 19:00etan jarri dute hitzordua.
Noemi Odriozola alkategaia eta Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Bidasoa-Oiartzun barrutiko zerrendaburua Mendelu eta Amuten izango dira, goizean.
Udalak zenbait lan egin ditu teilatuan, "transmisio termikoa hobetzeko" asmoz. 50.000 euroko aurrekontuarekin egin diete aurre lanei.
Gaur obrak hasi aurreko hainbat lan egingo dituztela jakinarazi du Irungo Udalak. Berritze lan hauek egiteko 2.491.993,50 euro onartuta ditu udalak.
Tokiko elkarteek eta Espainiako Estatuko eta nazioarteko migratzaileek hartuko dute parte, Irunen errotuta egon ala ez. Kulturarteko eta belaunaldien arteko "espazioak eta aukerak" ireki nahi dituzte.
Pandemiagatik egindako aldaketak bertan behera utziko ditu Irungo Udalak. Eragina Lapitzen eta San Migelen izango du.