Bihar hasiko da bonuen kanpaina berria eta guztira 17.500 bonu aterako dituzte saltoki eta establezimenduetan erabiltzeko.
Junkal elizako kanpandorrea egokitu nahi dute turistentzako edota hobekuntzak egin nahi dituzte ekipamendu publikoetan, besteak beste.
Portugalen jokatuko den kenpo-kaiko IKF Munduko Txapelketan aritzeko hautatu dituzte Amunarriz hondarribiarra eta Lacabanne irundarra. Asteazkenean hasiko dute lehia.
Ahaldun nagusi izateko hautagaiak tokiko merkataritzaren sustapenerako zuzendaritza sortzera konprometitu da. Oihana Brionesek, berriz, Irunentzat merkataritza plan berri bat aldarrikatu du.
Elai Serbitzuak enpresak langileen eskaerei erantzun arte protestan jarraitzeko asmoa dute. Maiatzaren erdialdean egingo dute greba.
Osasun sistema publikoko arretaren "narriadura progresiboa" salatzera deitu dituzte herritarrak. "Berehalako konponbide sinesgarriak" eskatuko dituzte.
Herri Irratian Realaren eta Bidasoaren garai loriatsuak kontatzen egin zen ezagun Mujika. Real Unioneko presidente ere izan zen. 72 urte zituela zendu da.
Dunboako Auzo Elkartearen liburutegiko langilea eta kultur azpiegituraren motorra da Gemma Nanclares. Ez hori bakarrik: nahi dutenei, zuhaitz genealogikoa osatzen laguntzen die. Hiriko bigarren liburutegi handiena da.
Alokairuzko 66 etxebizitza publiko horiek Next Generation Europako funtsetatik jasotako diruarekin egingo direla zehaztea eskatu diote EAJ buru den gobernuari.
Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, korrikalari askok hartu zuten parte milia egokituko bi lasterketetan eta ttipi-ttapa ibilaldian. Bitxikeria bezala, 65 urtetik gorakoen mailako errekor berria ezarri zen atzo Irunen.
'Hure', 'Gibfum' eta 'Katanakill' taldeek joko dute bihar 19:30etatik aurrera.
Marlaxkako ordezkaria hirugarren izan da Elgoibarren jokatutako Gipuzkoako Xake Azkar Txapelketan.
2019an sortutako taldea aurkeztuko dute bihar jendaurrean, 18:00etan, Ficoban. Elkartearen helburuak eta eratu duten webgunea aurkeztuko dituzte.
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, zozketa berezi bat antolatu du HITZAk. 12 liburu eder zozkatuko dira. Parte har ezazu!
Meakako Auzo Elkarteko plazan 17:00etatik 20:00etara haur jolasak eta tailerrak egingo dira.
Irungo EH Bilduk Energia Berriztagarriak eta Komunitate Energetikoak zikloko bigarren hitzaldia antolatu du asteazkenerako, 18:30ean, Palmera Monteron.
Garaipen garrantzitsuak Real Unionentzat eta Bidasoarentzat maila mantentzeko eta Europara sailkatzeko lehian. Txingudi Errugbik, aldiz, porrot gogorra jaso zuen igoerako play-offeko joaneko partidan.
Apirilak 21eko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria BPXPORT Elorsoro kiroldegirako termetarako sarrera bikoitza da.