Udalaren egungo egoera iraultzeko prest dagoen "talde parekidea" aurkeztu dute. "Udaleko dinamika politikoan aritua, administrazio kudeaketan esperientziaduna, ikuspegi sozial sendokoa eta herria sakon ezagutzen duen" taldea dela diote.
Maria Serrano zinegotziak azaldu du gainerako alderdiekin batera landuko dutela dokumentua orain, eta apirileko osoko bilkurara eramango dutela horren hasierako onarpena.
Irungo Udalak IrunAPP aplikazioa sortu du irundarrek eta bisitariek albisteak edo kultur agenda erraz kontsultatzeko.
Maiatzeko udal hauteskundeetarako 17 laguneko zerrenda aurkeztu berri dute sozialistek. Noemi Odriozola Pascual izango da alkategaia.
Aurtengo aurrekontuari 12,4 milioi euro gehitzea onartu zuen atzoko udalbatzak, kontrako botorik gabe. Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bilduren zenbait proposamen onartu zituzten.
Irungo alkateak Osakidetzari eskatu dio Bidasoaldeko profesionalei entzuteko eta udalarekiko harreman instituzionalari berrekiteko.
Gaur heldu da Valentziatik lehen hegaldia Hondarribiko aireportura, Volotea enpresakoa.
Birziklatutako materialarekin egindako Ekomodo enpresaren bi banku jarri dituzte Berrotaran kalean. Agerraldia neurrien berri emateko probestu dute.
Aurtengo edizioan, 50 urtetik gora dituzten eskualdeko enpresak omendu, estetika lerro berria aurkeztu, eta enpresa eta ekintzaileen arteko harremanak estutzeko egitaraua antolatu dute.
Etxerat Elkarteak eta Sare Herritarrak deituta, 20:00etan bilduko dira. Urrunketa bukatuta, orain etxera bidea aldarrikatuko dutela esan dute.
Felina Nazioarteko Erakusketaren XVI. ekitaldia lurreratuko da asteburuan Irunen. 170 katuk hartuko dute parte, hogei arraza ezberdinetakoak.
Joan den ostiralean Segurtasun eta Bizikidetza Batzordearen lehen bilera egin ondoren, udal taldeak arazoaren konplexutasuna azpimarratu eta zeharkako hainbat irtenbide uztartzea proposatu du.