Irungo bi taldeek indarrak batu dituzte emakumeei futbol proiektu sendo eta indartsu bat eskaintzeko. Lau urteko hitzarmen bat sinatu dute, baina denboran luzatzea gustatuko litzaieke klubetako ordezkariei.
Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bilduren zenbait proposamen onartu ditu dagoeneko udal gobernuak. Zortzi puntu eztabaidatuko dituzte.
Hiru goleko errentarekin ekingo diote gaur bidasoarrek Lisboan Europa Ligako final zortzirenetako itzuliko partidari. Joaneko neurketan 30-27 nagusitu ziren irundarrak Lisboako Sportingen aurka.
Joan den ostiralean Lycée Amiral ikastetxeko bigarren hezkuntzako ikasle talde bat heldu zen herrira, Talaia Institutuarekin egindako truke programa baten barruan.
Hitzaldi ziklo baten hasiera izango da gaurko saioa, 'Energia berriztagarrien komunitateak, autokontsumoa eta efizientzia energetikoa' deiturikoarena. EH Bilduk antolatutako hitzaldia Palmera Monteron izango da gaur, 18:30ean.
Euskal Herriko hainbat eragile eta elkarte batu dira deialdira eta hiri ezberdinetan egingo dira elkarretaratzeak. Irunen, 19:30ean, ostiral honetan.
Waterpolo partida bat dela eta, igerilekuak itxita egongo dira larunbat arratsaldean, apirilak 1, 19:00etatik 21:30era.