2023/3/16

Aniztasun sexuala eta LGTBIQ+ eskubideak bistaratzeko egitaraua

Bihartik irailera bitartean, hilabetean behineko maiztasunarekin, jarduerak antolatu ditu Berdintasun zerbitzuak. LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek haien eskubideen defentsan erreferenteak ikusaraztean jarri dute fokua.

Osasun interpelazio bat egingo diote Gotzone Sagarduiri

David Soto euskal legebiltzarkideak interpelazio bat egingo dio Osasun sailburuari Bidasoa 2023-2033 ESIaren Gida Planari dagokiona.

Iñaki Goikoetxea, Real Unioneko entrenatzaile berria

David Movilla kargutik kendu ondoren, Goikoetxea sasoiko hirugarren prestatzailea izango da. Talde txuribeltza jaitsiera postuetan dago, eta maila mantentzeko helburu argia izango du.

Irun Hiria Kutxa Literatura saridun emakumeen erakusketa, CBAn

1970ean Irun Hiria Saria sortu zenetik hura irabazi duten emakumeak ezagutzeko aukera izango da apirilaren 5era arte.

Herri programa lantzeko batzarra egingo du EH Bilduk

Palmera Montero gunean elkartzeko deia egin du Irungo EH Bilduk. Bertaratzeko asistentzia konfirmatu beharra dago.

EH Bilduk herri programa diseinatzeko bilkura egingo du larunbatean

"Hondarribiak behar duen aldaketa diseinatzea" izango du helburu larunbateko bilkurak. "Herritik sortu eta herriari zuzendutako" programa osatu nahi dute.

Igande goizean Kolon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea itxiko dituzte

Haurren eta Kimuen Gipuzkoako Txirrindularitza Lehiaketa egingo da eta 09:30etatikn 13:00etara trafiko desbideraketak egingo dituzte.

Bukatu dituzte Lapitze kaleko obrak

Kale osoa, espaloiak, zebrabideak eta galtzada berrasfaltatu dira, Alarde kaleko bidegurutzetik Freyre jeneralaren kaleko zulo baten konponketa barne.

Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenaren harira, erakusketa

'EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez' erakusketa irekiko da bihar, 19:00etan, IDEIAlekun. Hilaren 30era arte egongo da ikusgai.

Igandea, Itsaspeko Zinemaren argazki erakusketa ikusteko azken eguna

Aurtengo CIMASUB zikloko 24 argazki onenak ikusgai jarri dituzte Arma Plazan. Mundu osoko itsaspeko espezie harrigarrienak "modu bitxian" ikusteko aukera ematen du erakusketak.

Ariel Bringuez eta Ivan 'Melón' Lewis kubatarrek kontzertua eskainiko dute bihar

'Alma en Cuba' izeneko proiektua taularatuko dute saxofonistak eta piano jotzaileak. Bost euroan eskura daitezke sarrerak.

Enplegu Astearen "arrakasta" nabarmendu du Bidasoa Bizirikek

Aurtengo lehen azokak badu data jada: maiatzaren 30ean izango da, Ficoban. Urtero egiten diren bi topaketetatik lehena izango da honakoa.

Hasi dira Jenaro Etxeandia plazatxo berria sortzeko lanak

Zatika egiten ari dira lan hauek jende andana igarotzen den ingurua delako. Itxura berriagatik Laliren eta ONCEren kioskoak lekualdatuko dituzte plazatxoko beste puntu batera.

Gehiago