Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Martxoaren 8ra begirako egitaraua aurkeztu dute

Irun
Gizartea

Irungo Udalak eta elkarte feminista nahiz emakume elkarteek egitarau oparoa antolatu dute. Egitarauak martxoaren 8a badu ere ardatz, datozen bi asteetarako antolatu dituzte ekimenak.

2023/03/03
Beñat Agirresarobe

Gaur eguerdian, Irungo Martxoaren 8a kalean elkartu dira udaleko Berdintasun saileko eta hiriko elkarte feministetako kideak. Gure Andreak, Argoiak, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Irungo Emakumeen Etxea eta Uxoa elkarteetako kideek aurtengo martxoaren 8ari begira (datorren asteazkena) antolatu duten egitarau oparoa aurkeztu dute. Miren Etxebeste Berdintasun zinegotziak parte hartu du agerraldian, eta eguna eta hilabetearen (martxoaren) izaera aldarrikatzailea azpimarratu du: “martxoa emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko hilabete izatea nahi dugu”. Hortaz gain, Berdintasun sailaren bigarren helburua lortu dutela adierazi du: “Martxoaren 8ko programak, zeharka bada ere, udaleko gainontzeko departamentu eta sailei eragitea lortu dugu, guztien inplikazioa lortuz”.

Hemen sakatuta, udalaren eta emakume elkarte nahiz elkarte feministen lankidetzatik antolatu dituzten ekimen guztiak kontsultatu daitezke. Tartean, antzerki emanaldiak, hitzaldi eta tailerrak, edota txokolateak lagundutako hizketaldiak antolatu dituzte.

Manifestazioa arratsaldean

M8 Asanblada Feministak, ohi bezala, manifestazioa antolatu du datorren asteazkenerako. Aurten ere, iazko formatua mantenduko dute: zutabe bana abiatuko da Urruña eta Hondarribitik. Lehena “Charles Pucheutik” (Urruña) abiatuko da, 17:45ean; bigarrena, 17:30ean Marxoaren 8 plazatik.

Urruñako zutabea Hapetenia Behetik (Hendaia) igaroko da 18:15ean, Santiago Zubitik (18:30ean) Gernikako Arbola plazaraino (18:40ean) iristeko. Hondarribikoa Zubimuxutik igaroko da 18:15ean. Arratsaldeko 19:00etan, biek ala biek bat egingo dute Ipar Euskal Herria hiribideak eta Kolon Pasealekuak bat egiten duten bidegurutzean, eta bertatik Istillaga plazara eta Santiagoko frontoira jaitsiko dira. Manifestazioaren bukaeran, sortu berri den Emakumeen Etxea elkarteko kideek Penkoletas Sisters gonbidatu dute, emanaldia eskaini dezaten.

Miren Etxebestek, era berean, asteazken eguerdian Emakumeen Etxean (Istillaga plaza, 8) gunea sortzeko prozesua nolakoa izan den aurkeztu eta hausnartzeko tartea antolatuko dutela gaineratu du. Horren ondoren, luntxa eskainiko dute erabiltzaileentzat.

Bisita ezazu Martxoaren 8ko atala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Agenda

    Eguraldia

    Iturria:tiempo.com

    Azken 7 egunetako irakurrienak

     

     

     

    Azken berriak

    Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
    Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
    Ostiralero zure posta elektronikoan.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 34 03 30
    • oarsobidasoa@hitza.eus
    • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.