Sandra Martinez eta Unai Arroyo garaile Irungo maratoi erdian

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketan 800dik gora partaide izan ziren irteerako lerroan. Hamar kilometroko lasterketa ere egin zen.

Atzo jokatu zen Irungo maratoi erdiaren bosgarren ekitaldia. Horren barruan, hamar kilometroko lasterketa ere izan zen. Lomeña Fachadas Irungo V. Maratoi Erdian azkarrenak Sandra Martinez gasteiztarra, eta Unai Arroyo tolosarra izan ziren. Goiz freskoa izan zen atzokoa Irunen, eta hasierako hoztasunak aparte, lasterka egiteko egun ona izan zen. Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) kideak baikor azaldu dira egunak emandakoarekin.

Hamar kilometroko lasterketan, berriz, Ion Garraus irundarrak eraman zuen gizonen kategoriako garaipena zakura. Emakumeetan, berriz, Ane Taibo bizkaitarrak egin zuen denborarik onena.

Osotara, bi proben artean, 800 pasatxo izan ziren Irungo Colon hiribideko irteeran izan zirenak. Maratoi erdia egin zutenek bi bira eman zizkioten hiritik zehar prestatutako ibilbideari; 10ekoak, bakarra.

Honakoak, ohorezko postuak. Sailkapen oso-osoak ikusteko klik egin ondoko esteketan:

Maratoi erdia, emakumeen lehen postuak.

  1. Sandra Martinez (Gasteiz) 1.27.08
  2. Maria Sanroman (Donostia) 1.30.03
  3. Monica Telletxea (Irun) 1.35.08
  4. Ana Cruz (Pasaia) 1.36.18
  5. Edurne Irureta (Errenteria-Orereta) 1.37.08
  6. Maria Zayas (Irun) 1.38.52
  7. Haizea Destribats (Oiartzun) 1.39.12
  8. Elisabeth Aramendi (Azpeitia) 1.39.36
  9. Miryam Aramendi (Azpeitia) 1.39.36
  10. Raquel Ruiz (Burgos) 1.39.39

Argazkia: BAT.

Maratoi erdia, gizonen lehen postuak

  1. Unai Arroyo (Tolosa) 1.07.59
  2. Jose Antonio Gomez de Arriba (Irun) 1.10.38
  3. Jokin Muñoz (Soraluze) 1.12.31
  4. Juan Alberto Carrascal (El Villar) 1.13.06
  5. Borja Estomba (Irun) 1.14.26
  6. Jon Elkano (Irun) 1.14.41
  7. Unai Lizeaga (Urnieta) 1.15.01
  8. Javier Perez (Irun) 1.15.02
  9. Javier Sodupe (Irun) 1.15.53
  10. Victor Madejon (Irun) 1.17.49

Argazkia: BAT.

10 kilometroko lasterketa, emakumeen lehen postuak

  1. Ane Taibo (Zallo) 39.20
  2. Amagoia Iribar (Aia) 41.02
  3. Lide Azkue (Markina-Xemein) 41.30
  4. Yune Gonzalez (Irun) 42.10
  5. Jone Galan (Tolosa) 42.27

Argazkia: BAT.

10 kilometroko lasterketa, gizonen lehen postuak

  1. Ion Garraus (Irun) 33.05
  2. Asier Landart (Irun) 38.17
  3. Jon Lorenzo (Lizarra) 33.33
  4. Aitor Vertiz (Doneztebe) 34.33
  5. Marlon Arturo Gil (Berango) 34.50

Argazkia: BAT.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.