Etorbidea zubian egin dute kongresuaren inaugurazioa ordezkari politikoek. Kongresuak osteguna bitarte iraungo du.
Gaur goizean izan dute bilera enpresako ordezkariekin, baina bi urtera begirako proposamena da jasotakoa. Sindikatuek eta langileek bihar Artalekun, 20:00etan izango den elkarretaratzeari, eta martxoaren 2tik 5erako grebari eustea erabaki dute.
Larunbat arratsaldean egin zen Hondarribiko XXIII. Traineru jaitsiera. 40 traineruk hartu zuten parte.
Bihar (hilak 28) hasi eta martxoaren 12an amaituko dira Martxoak 8 egunaren inguruko jarduerak. Hondarribiko Udalak Emeki Emakume elkartearekin elkarlanean antolaturiko jarduerak dira gehienak.
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketan 800dik gora partaide izan ziren irteerako lerroan. Hamar kilometroko lasterketa ere egin zen.
BPXSport enpresak kiroldegien kudeaketa beregain hartu zuen duela gutxi, eta langileei esan die ez dela "aurretik datozen arazoez" arduratuko.
Mendelu auzoan dituzten mugikortasun arazoekin amaitzeko babesa eskatzeaz gain, Bidasoko eskualdeko mugikortasun arazoei irtenbide bat emateko hainbat eskakizun egin zituen Mendelu Zaharra auzo elkarteak Irungo osoko bilkuran. Mozioak PSE-EEren, EAJren, Ahal Dugu-Ezker Anitza eta PPren babesa jaso zuen. EH Bilduk, berriz, abstentziora jo zuen.
Madalen plazatik, hondartzara abiatu ziren beroketa ariketak egiten eta festa giroan parte hartzaile guztiak.
Ostegun honetan egingo da otsaileko osoko bilkura. Bertan Hondarribiko PSE-EEk hiru proposamen aurkeztuko ditu.
Igande honetan jokatu da Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldia. Larunbatean, berriz, Euskal Ligako eta Gipuzkoako Ligako zazpigarren jardunaldiak jokatu dira.
M8 Asanblada Feminista martxoaren 2an elkartuko da M8 eguna antolatzeko, 18:00etan, Palmera Monteron.
Iñigo Ansola Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria arituko da berban, 19:00etatik aurrera.
Otsailak 24ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.
Asteburu grisa, batez ere errugbian eta saskibaloian. Bidasoako talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu zuen sailkapenaren lehen postuetan jarraitzeko.