2023/2/20

[Argazki galeria] Dantza, kolore eta giro ezin hobea inauterietako desfilean

Igande goizean kaleak bereganatu zituzten inauterietako desfilean parte hartu zuten gazte, haur eta helduek.

[Argazki galeria] Hondarribiko baserri bideak kolorez jantzi zituzten Mairuek

Emeki Emakume Elkarteak antolatuta 40 bat lagun bildu ziren Mairuez jantzita inauteriak ospatzeko.

Euskara indartzeko Solas Jolas udalekuak, prest

Udalekuetan izen emateko epea hilaren 27an hasi eta martxoaren 10ean bukatuko da. Ohi bezala, bi txanda izango dira: bat, uztailean, eta bestea, abuztuan.

[Argazki galeria] Kemen osasuntsu da bere 50. urteurrenean

Lapurdiko inauteriak ekarri zituzten larunbatean Irungo kaleetara Kemen Dantza Taldeko familia handikoek. Urteurrena gogoz hasi dute.

Garaipen garrantzitsua Zaisa Txingudirentzat

32-20 nagusitu ziren Bera Bera B-ren aurka, eta sailkapeneko bigarren postua sendotu dute. 16 urtez azpiko taldea ere, garaile.

Inauterietan ere xakean

Asteburu honetan Euskadiko Ligako eta Gipuzkoako Ligako seigarren jardunaldiak jokatu dira. Marlaxka Xake Klubeko jokalariek inauterietako izpirituarekin jokatu dute asteburuan.

Hirian egindako inbertsioen balantzea egin du udalak

Cristina Laborda Obretako ordezkariak 2019-2023 agintaldian Irungo Udalak egin dituen, martxan dauden eta abiaraziko diren lanen errepasoa egin du.

Irun Ekintzan Itunaren Kontseilu Nagusia bihar elkartuko da

Udal ordezkariak ez ezik, sindikatukoak, enpresetakoak edota prestakuntza zentroetakoak izango dira bertan.

387 faroletako bonbillak ordezkatuko dituzte Irunen

Energia kontsumoa %45 aurrezteko helburuarekin egingo dituzte aldaketak.

HITZAkideek onura izango dute aurtengo errenta aitorpenean

OARSO BIDASOKO HITZA lehentasunezko jardueretan sartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ondorioz HITZAkideek %30eko hobaria izango dute; ogasunak jakinarazpena igorriko dizue harpidedunei.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-2-17)

Otsailak 17ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria 'Mugen gaindi' poltsa eta 'Bihotzean giltza' termoa da.

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-02-20)

Atsedena nagusi izan arren, Real Unioneko eta Bidasoa Iruneko talde nagusiek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten.

Gehiago