[Argazki galeria] Dantza, kolore eta giro ezin hobea inauterietako desfilean

Igande goizean kaleak bereganatu zituzten inauterietako desfilean parte hartu zuten gazte, haur eta helduek.

Dantza Eskola Pilar Peñako dantzariak igandean.

Beste urte batez, igande goiza Hondarribiko eta Irungo dantza taldeena izan zen. Alde Zaharretik abiatu eta Portuako kaleak bereganatu zituzten inauterietako desfilean parte hartu zuten gazte, haur eta helduek. Dantza, kolore eta giro ezin hobea sortu zen herrian zehar.

Guztira  17 taldek parte hartu zuten desfilean: Famili Zirkua, Mugiri Kultur Elkartea, Girotzen Kultur Elkartea, Amute Kosta Auzo Elkartea, Kuki Taldea, Carlos Zapirain Dantza Eskola, Dantza Eskola Pilar Peña, Jazzarte, Elatzeta Guraso Elkartea, Trikuharri Elkarte Soziokulturala, Santiagoko Deabruak, My Dance Studio, Gazte Landetxa Gazte Elkarteak eta Txoxik Elkarte Kulturalak parte hartu zuten, besteak beste.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.