Zanpantzar agurtzera atera, eta erraldoiekin bueltaka jarri ziren atzo Irungo txikienak. Irungo musikariekin eta Bidasoko erraldoiekin egin zen desfilea.
'Kalez Kale Hondarribia Hobetzen' programa aurrera doa. Datozen bi asteetan Irun kalea itxita egongo da Axular kaleraino.
Bolada txarrean dira irundarrak, azken hiru partidak galdu baitituzte. Gaur puntuak Artalekun geratzea gakoa izango da sailkapenean atzean ez geratzeko.
Gaur beteko dira hogei urte ‘Euskaldunon Egunkaria’ Guardia Zibilak, Juan Del Olmo epailearen aginduz, itxi zuenetik. Egun haiek zuzenean bizi zituztenen lau testigantza jaso ditu ‘HITZA’-k.
Irungo futbol taldearen gidaritza 2021eko ekainean hartu zuten Emeryk eta haren lantaldeak. Euren asmo nagusiena da kirol elkartea berregituratzea, Bidasora zabalduz.
Larunbat honetan seniorren eta 16 urtez azpikoen partidak jokatuko dira Plaiaundin, eta goizean zehar eskuratu ahalko dira albumak.
Francisco Jose Ramada Estevez 'Bera' presoari baldintzapeko askatasuna onartu diote, Etxerat-ek jakinarazi duenez. 22 urte eman ditu espetxean.
Datorren osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du Hondarribiko PSE-EEk funtsak kudeatzeko ofizina berri bat eskatzeko.
Berdintasunean hezteko beharra nabarmendu dute, eta babesa erakutsi diete biktimari eta haren gertukoei.
Gaua girotzeko "Euskal Herriko eszenako bi altxor elkartu" dituzte: Mice eta Rüdiger taldeak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Inauterien aitzakia pean eta Larreaundi auzoa animatzeko asmoz, bozgorailuarekin arituko dira auzoko feministak.
Irungo Udala ordenantza berri bat sustatzen ari da, irisgarritasunean, ekitatean eta jasangarritasunean ardaztua dagoena.