Psilocybenea Aretoan inauteri gaua ospatuko dute

Gaua girotzeko "Euskal Herriko eszenako bi altxor elkartu" dituzte: Mice eta Rüdiger taldeak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Larunbat honetan inauteri gaua ospatuko dute Psilocybenea Aretoan. Ekitaldia sorpresaz beteta egongo da, mozorro lehiaketa eta sari banaketarekin.

Gaua girotzeko “Euskal Herriko eszenako bi altxor elkartu” dituzte: Mice eta Rüdiger taldeak. Pop rock psikodelikoa eta Rock Post-punk alternatiboa estiloak izango dira protagonistak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Dena den, 20:30etik DJ Izukarik pintxatuko du aretoa berotzen hasteko.

Sarrerak ohiko salmenta guneetan eskura daitezke: Hondarribian Ttopara kafetegian, Etxeberria tabernan, Basque tabernan eta Muaran. Irunen, berriz Bloody Mary Diskak dendan. Aurre salmentan 7 euroan, leihatilan 10 euroan. Online ere eros daitezke Musikazeren webgunean. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.