2023/1/4

'Sorotan Bele gogoan' birak amaiera epea du

Irungo Amaia Udal Antzokian amaituko dute bira Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak. Maiatzaren 6an izango da azken kontzertua.

Elkarrekin Podemos-IUk agintaldiaren errepasoa egin du

2023ko aurrekontuak onartuta, agintaldi bukaerara begira lanean jarri direla onartu dute, "herritarrengan eragin positiboa izango zuten ekintzak gauzatzeko".

Bukatu dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak

Bi emanaldi eskainiko dituzte hilaren 22an Amaia KZn, lehenengorako sarrera gutxi batzuk geratzen badira ere, bigarrengorako agortu egin dira.

Urteko lehendabiziko zesta punta finalak, igandean

Beotibarren (Tolosan) arituko dira zesta puntista alebin eta infantilak asteburuan. Jaialdia 17:00etan hasiko da.

Trafiko aldaketak bihar, Errege Magoak desfilatzeko

Letxunborro hiribidetik aterako dira bihar Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak, 18:00etan. Bitarte horretan errepidea itxita izango da autoentzat.

Gospela, protagonista igande honetan

Irun Hiria Musika Bandak eta Goizargi Gospel Choir taldeak gospel kontzertua eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etan.

Oiasso Museoak errekuperatze bidean jarraitzen du

2022ko datuak %52an hazi dira 2021ekoekin alderatuz gero. Orotara, ia 29.000 bisitari jaso ditu aurten erromatar museoak.

Partida garrantzitsua urtea hasteko

Zaisa Txingudik final batekin hasiko du 2023a, ligako lehen postuan den Iruñaren aurka jokatuko baitute etxetik kanpo. Bidasoarrak bigarren dira sailkapenean.

Gehiago