Gospela, protagonista igande honetan

Irun Hiria Musika Bandak eta Goizargi Gospel Choir taldeak gospel kontzertua eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etan.

Irungo Udalak antolatuta, gospel kontzertu bat eskainiko dute Irun Hiria Musika Bandak eta Goizargi Gospel Choir taldeak igande honetan, hilak 8, 19:00etan, Amaia KZn. Antolatzaileek aipatu dute musikaz, mugimenduz eta erritmo handiz betetako kontzertua eskainiko dutela. Sarrerek bost euroko prezioa dute, eta Amaia KZren leihatilan zein web orrian erosi ahal izango dira.

Ramon Escaleren zuzendaritzapean, Goizargi Gospel Choir Euskadiko hamabi ahots onenek osatutako gospel abesbatza da. Bere energiagatik, indarragatik eta kalitateagatik euskal musikaren panoraman indar handiz agertzen ari den erreferentzietako bat izatera deitua dagoela zehaztu dute antolatzaileek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.