Euskaraldia auzoetara hurbilduz

Datozen egunetan jarriko dituzte martxan herriko auzoetan egingo dituzten jarduerak. Horietako bi Koldo Ortegaren eskutik egingo diren bisita gidatuak izango dira.

Bihar hasiko da memoria historikoaren hilabetea

Orotara, bi erakusketa eta hitzaldi bat antolatu dituzte. Lehen erakusketa bihar irekiko da Oiasso Museoan, eta emakume preso errepublikanoak ditu ardatz.

[Argazki galeria] Txingudi Korrikan errekorrak hausteko moduko eguna

500 parte-hartzailek gozatu zuten larunbatean Txingudi Korrikaz. Sara Villasantek probako errekorra hautsi zuen. Gizonezkoetan Jose Antonio Gomez de Arriba izan zen lehena helmugaratzen.

Zaldunborda 2 proiektua izan da hizketagai nagusia, Osoko Bilkuran

Ikerketa bat martxan jartzeko eskatu du Elkarrekinek Zaldunbordan hirigintzako arau hauste bat egon den jakiteko.

etxeko sagardoa erreportajea
ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] Sagardoa etxean egin, etxean edateko

Sagardoaren industria hazten ari da, gero eta sona handiagoa hartzen ari da. Hala ere, baserri askotan oraindik etxeko sagardoa egiten dute, ekoizleek eurek edan eta gozatzen dutena.

Larreaundiko auzo elkartea, biziberritzeko auzotarrei so

Auzotarrak eta eragileak saretzean jarri nahi du fokua. Horregatik, interes guzietarako planak ontzeko, eta hainbat bilera antolatu. Bizirik dagoela erakutsi zuten atzoko agerraldian.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Karmele Mitxelena Etxebeste. Idazlea.

[Elkarrizketa] "Kontatzen ditudan istorioen hasierak irudiak izan ohi dira"

Mikel Zarate eta Donostia Hiriko Kutxa sariak lortu ditu aurten, baina umetatik dabil sormen lanetan. Inspirazio jasa amaigabea duela dirudi, elkarrizketa eten duen euriaren parekoa bai, gutxienez.

[Erreportajea] Jaizkibelgo landaredia ezagutarazteko liburuxka

Udalaren ekimenez, Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Batasuneko Eskualde Garapenerako Funtsen kofinantzaketaren bitartez sortutako proiektua da. Anais Mitxelenak eta Iñaki Sanz-Azkuek egin dute.

OIHANA LLORENTE ARRETXEA ETA MERTXE TRANTXE IPARRAGIRRE. PAREAN ELKARTEKO KIDEA ETA HISTORIALARIA

"Amatasuna ez da literaturan sortu emakumeek idatzi arte"

Bizitzaren ordu gehienak zaintza lanean ari direnentzat ‘Leer a deshoras’ irakurketa taldea sortu dute, astelehen eguerdietan, Parean elkarteak eta Mertxe Trantxek. Plaza guztiak bete dira dagoeneko

Memoria Zerbitzuak, Miguel Lorenzo eta Macario Romanen berri eman du

Miguel Lorenzo, Irungo milizietako kidea zen eta Pikoketan desagertu zen. Aldiz, Macario Roman Gorrua baserriko posizioan zegoen frankistek eraman zutenean. Bigarrenaren biloba, Mercedes Postillo, gaurko udal agerraldian izan da.

Elkarretaratzea deitu du Bidasoko Itaiak, azaroaren 25erako

Antolakuntza komunista xede, Irungo Urdanibia plazatik abiatuko den mobilizazioa deitu du Itaiak, hilaren 25erako.

Sortuk herri batzarra egingo du, ostiralean

Kurtso honetako bidea zehaztuko dute Palmera Montero gunean. Gero, musika eta pintxoez gozatzeko aukera, Hazian.

Ziztaka berriz zizta egitera doa

Ikasturtea hasiko du mugimenduak eta lehen foro irekia, hilaren 18an izango da.

Asfaltatze kanpainak aurrera darrai aste honetan

Gaurtik aurrera, Lepanto kalea eta Julian Sanchez parkea hobetuko dituzte. Horrez gain, hiriko hainbat puntutan ere bideko zuloak konponduko dituzte.

Anaka berrurbanizatzen hasi dira

Atzo hasi ziren auzoa berrurbanizatzeko lanak. Faseka egingo dira eta, orotara, 20.000 metro karratuko azalerari eragingo diete.

'Hondarribian bizi nahi dugu' kanpaina abiatu du Abotsanitzek.

Etxebitzitzen inguruko auziaz hitz egiteko bilera irekia deitu du Abotsanitzek

Hirigintza plan berria eraikitzen laguntzeko, "elkarrizketa sustatzea eta aurrera begirako pausuez hausnartzea" helburua zango du bilerak.

Hondarribia Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusiaren lekuko

18 dantzari igoko dira Itsas Etxea Auditoriumeko oholtzara larunbatean. Oarsoaldeko lau ordezkarik parte hartuko dute.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-11-4)

Azaroak 4ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Oiartzungo BPXPORT Elorsoro kirodegiko termetarako sarrera bikoitza da.

Zaisa Txingudik etxeko lehen garaipena lortu du

Bidasoarrek Plaiaundin zeramaten bolada txarrari bukaera eman zioten Gasteziko Gaztedi B taldea garaituta (27-18).

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-11-07)

Real Unioneko talde nagusiak bana berdindu zuen Galen, eta Bidasoako lehen taldeak nagusitasunez irabazi zuen Pontevedran (19-28).

Gehiago