2022/12/16

Garbiketa zerbitzuaren negoziazioan aurre-akordio batera heldu dira

Hondarribiko Udaleko, ISS enpresako eta garbiketa zerbitzuko ordezkariak Donostiako Lan Ordezkaritzan bildu dira gaur goizean.

EAJk udal aurrekontuen zuzenketak aurkeztu ditu

22 dira aurkeztuko dituzten zuzenketak eta euskara, bizikidetzarako auzoen diagnostikoa edota berrurbanizazioa izan dira haien ildoak.

Arartekoarenga jo du Txingudi Elkarte Feministak

Alkateari egotzi diote Irungo emakumeek genero indarkeriari buruz duten pertzepzioa landu duen txosten osoa ez argitaratzeko ahaleginak egin izana.

Ekialdebuseko hainbat lineatan aldaketak egingo dituzte

Aldaketak maiztasunean, eta ordutegietan izango dira, besteak beste. Datorren asteazkenean, hilak 21, sartuko dira indarrean.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Miren Azkarate Badiola. Kazetaria eta idazlea.

[Elkarrizketa] “Etxe barruan bizitza bat genuen, kanpoan beste bat”

‘Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak’ (Gara-Baigorri argitaletxea) egiten hustu da Oiartzunen bizi den donostiarra. Haren, nahiz beste milaka haur maletadunen historia denborak ezaba ez dezan sortu du kazetaritza eta literatura uztartzen dituen lana.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Iker Murillo. Dantzari profesionala.

[Elkarrizketa] “Zorte hutsa da lagunez inguratuta oholtzei agur esatea”

Agertokiei agur esango diete Murillok eta haren bidelagun Vitali Safronkinek ‘Hegalak’ birarekin. Asebete da eginiko ibilbidearekin, eta deskantsatu nahiz «beste modu batera bizitzeko» gogoz dago.

URBIL ARTOLA. Musikaria

[Elkarrizketa] «Prozesuan ondo pasatu nahi nuen, niretzat zerbait berezia zelako»

Azaroaren 24an argitaratu zen ‘Belar hostoak I&II’ diskoa. Txomin Artolak 1978an egin zuen ‘Belar hostoak’ lanaren berrinterpretazio lana da. Gaur aurkeztuko dute, Itsas Etxean, 20:00etan.

[Erreportajea] Kabigorri Ateneoko bertso saioen argia betirako itzali da

Bertso Gauen azken saioa hilaren 1ean egin zen. 2013tik Irunabarrek erakutsi du beste era batera jardun daitekeela, eta beste herriak egitasmo horren espiritua duen formatuak antolatzera animatu dituzte.

Elkarretaratzeak deitu ditu Osasun Bidasoak, osasun sistema hobe baten alde

Itxaron zerrenda guztietan hazkundea eta profesionalen gabezia nabaria da Bidasoko osasun etxeetan. Hondarribian eta Irunen elkarretaratzeak egingo dituzte datozen egunetan.

22 urteren ondoren, Ricardo Garciaren lekukoa hartu du Igor Emeryk Real Unionen gidaritzan. Besteak beste, Gal berritu nahi du.

Trafiko aldaketak Errege Kopako partida dela-eta

Datoren asteartean (hilak 20) izango da partida GAL Estadioan. Ekitaldiak trafikoan eragina izango du.

Irungo Eskola Kirola: non eta noiz dira abenduaren 17ko jarduerak?

Irungo Eskola Kirola egitasmoaren abenduaren 17ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

'Familia sarekada' antzezlanak Hondarribian lurrartuko du igandean

Familian ondo pasatzeko komedia da. Antzezleak Nerea Gorriti, Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Xanti Korkostegi izango dira, Aitziber Garmendiaren lankidetza bereziarekin.

San Telmo gazteluaren ateak bihar zabalduko dira

Bisita gidatuak asteartetik igandera izango dira eta horietan parte hartzeko udalaren webgunean izena eman beharko dute interesdunek.

Gehiago