53km egin zituen langileak kamioiarekin eta 20.491 euro ordaindu beharko dio Excavaciones Imanol Lasa enpresak lan arriskuagatik.
Larunbat arratsaldean, Soroetako pilotalekuan, Hondarribiko Herri Olinpiadak girotzeko ekitaldia egin zuten.
Zuzendaritzak iragan ostiralean ez duela azpikontratatutako lanak barneratzeko asmorik esan zion enpresa batzordeari. Ekintzei eutsiko dietela berretsi du komiteak.
Abenduaren 1ean izango dira jardunaldiak Ficoban. Kanpoko hizlariez gain, Irungo Julene Iraola eta Julen Urtxegi Wave Back Proyectekoak izango dira bertan.
Eguerdian zuhaitz bat erori da San Martzial kalean eta suhiltzaileak ohiko egoerara itzultzeko lanetan dabiltza.
Eguraldia lagun ez izan arren, lasterkari asko bildu ziren lasterketaren 52. ekitaldian. Etxeko korrikalariek maila bikaina eman zuten.
Hilaren 18an hasi da Euskaraldia. HITZAk gehigarria argitaratu du.
Inaugurazio ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta herritar orori zabalik dela azaldu dute herriko EAJko kideek.
Bertan egiten ari diren urbanizazio lanak dira itxieraren arrazoi eta lau astez egongo da horrela, gutxi gorabehera.