Saindua birgaitzeko lehiaketa publikoa kaleratu dute
826.044,08 euro izango ditu obrak egingo dituen enpresak eta 10 hilabetetan burutu beharko dituzte.
Saindua Gaztelekua birgaitu eta handitzeko lanak arautuko dituen lehiaketarako deialdia argitaratu dutela jakinarazi du Hondarribiko Udalak.
Lan horietara 826.044,08 euro bideratuko dituzte, Maria Serrano Gazteria zinegotziak argitu zuenez. Azaroaren 29a arte dute interesa duten enpresek lehiaketa publikora aurkezteko. Esleipena egiten denetik 10 hilabeteko epea izango du irabazi duenak eraikina birgaitzeko eta handitzeko.
Gaztelekua hobetzeko proposamena asko aldatu dela azaldu dute, hasieran egindako proposamenarekin alderatuta. Asmoa, beraz, herriko gazteentzako zerbitzuak Sainduan zentralizatzea da, “Saindua gazteleku berri moderno batean”.
Kalitatezko zerbitzu integrala eskainiko luketela baietsi du Serranok eta hondarribiarren artean erreferentea izatea dutela xede berretsi du.