2022/11/10

Manifestazioa deitu du M8 asanbladak, azaroaren 25erako

Hendaiako Herriko plazatik hasiko da mobilizazioa, eta Irungo epaitegietan bukatuko da.

Txomin Sagarzazu ez da EAJren hautagaia izango datozen hauteskundeetan

Datorren urteko maiatzean, izango dira udal hauteskundeak. Ordura arte "kemen eta ilusio berarekin" jarraituko duela ziurtatu du.

Babarrun Aletze Festa, larunbatean

Ondo pasatzeko festa izateaz gain, Sorburu Baratza kooperatiba ezagutarazteko festa izango da.

'Liburu baby kluba' sortu dute Larreaundin

Haurtzarotik irakurzaletasuna sustatu nahi duen talde batek jarri du martxan. Lehen elkartzea, azaroaren 15ean izango da.

"Biktimak gogoan izateko eta hausnartzeko" leku bat eskatu du PSE-EEk

Hondarribiko Bretxa, toki historiko izanik, bertan kokatzea proposatu dute.

Errugbian, 16 eta 18 urte azpikoen asteburua izango da

Senior taldeak atseden hartuko du eta 16 eta 18 urtekoek jardunaldiari eutsi beharko diote. Bestalde, bost bidasoar arituko dira Gipuzkoako selekzioarekin asteburu honetan ere.

Auzo komunitateei buruzko informazio jardunaldia

'Auzo Komunitateak: Obrak egiteko akordioak' izenburua izango du hitzaldiak. Bidasoko Kontsumitzaileen elkarteak antolatu du.

Udalak bat egin du 'Pauso berriak' programarekin

Adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzen eta laneratzen laguntzen dien programa da.

Pio Barojaren figura oroituko dute hilaren 23an

Aurten 150 urte bete dira idazlearen jaiotzatik eta Irungo Udalak hainbat jarduera antolatu ditu urtean zehar. Hurrengoa hilaren 23an izango da, Zabaltza plazan.

Arma Plaza Fundazioak hamar urte bete ditu

Hilaren 8an, egin zuten urteurren ekitaldia. Duela 10 urte Arma Plaza Fundazioa ofizialki sortu zen egun berean.

Bigarren autobus linea guztiz elektrifikatzen ari dira

Dagoeneko L-1 linea elektrifikatuta dago eta bigarren erabiliena falta zelako, lanei ekin diete.

Eskualdeko osasun etxeetako bi langilek hitza hartuko dute

Osasun publikoaren narriaduraz arituko dira Osasun Bidasoa plataformak eta Landetxa auzo elkarteak deituta.

Gehiago