Babarrun Aletze Festa, larunbatean

Ondo pasatzeko festa izateaz gain, Sorburu Baratza kooperatiba ezagutarazteko festa izango da.

Sorburu Baratzak Babarrun Aletze Festa antolatu du asteburu honetarako.  Behe bidasoan kokaturiko baratze kooperatiboa da eta Botika agrogunean dago kokatuta.

Larunbatean 09:00etan asanblada orokorra egingo dute, eta hura amaitzean, 12:00etan hasiko dute festa. Barbakoaren baitan udazkena elkarrekin ospatzera eta proiektua ezagutzera gonbidatu dituzte herritarrak. Bazkarirako herritarrek denekin elkarbanatzeko janarirenbat eraman dezatela eskatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.