2022/9/13

"Festa handiak izan dira zentzu askotan"

Hondarribiko Udalak Jaien balantze positiboa egin du. Hilaren 8a errespetuz garatu zela eta orain artean, eraso sexistaren ezagutzarik ez dagoela azaldu du alkateak.

[Erreportajea] Boleibolak leku berri bat izango du Hondarribian

Harresi Bolei Kluba Hondarribian eratu berri den kluba da. Irun eta Hondarribiko 30 bat gurasok sortu dute beren seme-alabek eskualdean boleibolera jolasten jarraitzeko aukera izan dezaten.

Mugikortasun astea 2022

Ostiralean hasiko da Mugikortasunaren Europako Astea

Hondarribiko Udalak Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egingo du eta beste behin, zazpi egunetako egitaraua prestatu du.

Europako Mugikortasun Astearekin bat egin dute Bidasoan

Nagusikleta eta Village veló dira hiru hirietan egingo diren ekimen nagusiak. Horrez gain, udalerri bakoitzak bere jarduerak antolatu ditu.

Gurasoekin eta Gazteekin programak egingo dira aurten ere

Talde txiki eta adinetan banatuta, nerabeek bizitzarako trebetasunak garatuko dituzte ostegunero Palmera Monteron. Halaber, Gurasoekin egitasmora talde berri bat gehitu da: 0 eta 2 urte bitarteko haurren gurasoak.

Amute-Kostako Jaiak estropada

Bizilagunen bilera irekia, ostiralean

Hilabete falta da Amute-Kostako Jaiak ospatzeko. Beti bezala, antolaketa auzokide guztien artean egin nahi dute.

Zaisa Txingudi Errugbi taldearen teknikoen aurkezpena egin dute

18 urtez azpiko talde guztiek akordio bat lortu dute denboraldi honetarako eta Txingudi-Baztan izena edukiko dute.

Diabetesaren tratamenduaren inguruko ikastaroa, gaur

Zihortza Martzan, diabeteseko erizain hezitzailearen eskutik diabetesaren tratamenduaren oinarrien nondik norakoak ezagutuko dituzte.

Gehiago