Grand Slameko hainbat partida jasoko ditu Jostaldik bihar
Lehenik, Julen Basterra hondarribiarrak eta Zugaitzek osatutako bikoteak Iban Etxeberri eta Paul Montamaten izango dituzte aurkari.
Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak zesta punta jardunaldi berri bat jasoko du bihar (hilak 27), Grand Slamaren barruko hainbat partida jokatuko dituzte.
Lehenik, Julen Basterra hondarribiarrak eta Zugaitzek osatutako bikotea Iban Etxeberri eta Paul Montamaten kontra ariko dira. Ondoren, B taldeko partida bat jokatuko dute, hirugarren jardunaldikoa hain zuzen.
Partida nagusietako bat Goikoetxea-Zabala Laduche-Del Rio kontra jokatuko dutena da, lehenengo hauek finalerdietarako txartela eskuratu ahalko dute bihar. Lehenengo bikotea da faboritoena irabazteko, baina ez da partida erraza izango.
Sarrerak jada eros daitezke, lotura honetan, edo bestela, bihar bertan pilotalekuan.