Gogor egin beharko dute arraun, ligak lehiatu nahi badituzte
ETE Ligako azken estropadan erabakiko da ea Hondarribia ala Hibaikak irabaziko duen liga. Eusko Labelen, asteburu erabakigarria izango da.
ETE Liga
Etxeko lanak eginda badituzte ere, Hondarribiko emakume arraunlariek denboraldiari amaiera ezin hobea eman eta liga irabazteko asmotan, Erandioko bandera eskuratu nahiko dute. Horretarako gogor egin beharko dute arraun, Hibaikak ere aukerak baititu Liga irabazteko. Sei puntuko aldea dago Oarso-Bidasoko bi traineruen artean, eta lehia estua izango da, ziur. Joan den asteburukoa aintzat hartuta, sari hirukoitza lortu dezakete: Euskotren Ligara igoera, bandera, eta liga.
Hau da asteburuko hitzordua, ligako azkena:
- Etzi, igandea: Erandioko XXXV. Bandera, arratsaldeko 18:00etan.
Eusko Label Liga
Gizonezkoen maila gorena bi aste erabakigarrietan sartzear da. Ama Guadalupekoa bigarren da sailkapenean, 169 puntu bilduta. Aurretik, hirura du Urdaibai (172 puntu), eta seira Donostiarra Ur Kirolak 100, atzetik (163 puntu). Galiziara mugituko dira asteburu honetan, Ares eta Boirora. Hitzorduak, hauek:
- Bihar, larunbata: XV Bandeira Concello de Ares, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Ares A Coruñan (Galizia).
- Etzi, igandea: XXXII Bandeira Concello de Boiro, eguerdiko 12:00etatik aurrera Boiro A Coruñan (Galizia).