Astelehenetik, asfaltatze kanpaina berria martxan
Ramon Iribarren kalean hasiko dituzte lanak. Ez dute errepidea moztuko, baina bi aldeetako aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo.
Irungo Udalak jakinarazi du datorren astelehenean (hilak 29) abiatuko duela asfaltatze kanpaina berria. Ramon Iribarren kalean hasiko dituzte lanak, zehazki, martxoak 8 kaletik Dunboa kanaleraino doan zatian. Bi aldeetako aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo obrak iraun bitartean. Halere, ez dute errepidea itxiko, aparkaleku horiek erabiliko baitituzte errepide gisa. Horregatik irailaren 7ra bitarte Dunboa eskolako patioa aparkaleku inprobisatua izango da.
Ramon Iribarrenen ondoren, honako kaleetan egingo dituzte asfaltatze lanak: Antonia Valverde, Nafarroa etorbidean, Letxunborro, Legazki, Lepanto, Harmugarrieta, Maria Junkal Labandibar, Muinnogaina, Zuberoa, Lapitze eta Anaka. Orotara, 510.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.