Eguraldi txarra iragarri dutenez, agertokia aldatzea erabaki dute. Halere, doakoa izaten jarraituko du emanaldiak.

Sonakay taldeak etzi (ostirala) Irunen joko duen kontzertuak beste agertoki bat izango du. Izan ere, eguraldi txarra iragarri dutenez, Junkal plazatxoan egin beharrean, Amaia KZra mugituko dute musika emanaldia. Doakoa izaten jarraituko duela jakinarazi du Kultura sailak, eta ordutegia ere mantenduko dute: 20:00etan izango da. Suerte disko berria aurkeztuko du taldeak.
Emanaldi horren ondoren, igandean (hilak 28) Hondarribian izango da taldea, Gipuzkoa plazan kontzertua eskainiko baitu (20:00etan).