Galdera sorta erregistratu du Irungo Udalean, Zaldunborda II.aren izapidetzean sortu diren zalantzengatik.

Irungo Elkarrekin Podemos-IUren taldeak hainbat zalantza mahaigaineratu ditu Zaldunborda II egitasmoari buruz. Hori horrela, zazpi galdera erregistratu ditu Irungo Udalean.
Koalizioak kasua 2016tik irekita dagoela gogorarazi du, eta bertan egin ziren hainbat obra lizentziarik gabe egin zirela. URA agentziaren txosten batean agertu zen. Baimena lortzeko epea luzatu zen, eta horretarako udalak dokumentazio gehigarria aurkeztu behar zuen. Orain, bada, baimena onartuta dago, baina udal taldeak ez daki zein baldintzatan onartu zen, udalak ez baitu horren berri eman. Era berean, Elkarrekin Podemos-IUk ez daki ea inoiz Irungo Udalean kokaguneari dagozkion baimen bereziak jaso diren [Errepideen Departamentuaren lurren eta trenbideen artean baitago].
Hori guztia medio, auzotar batek obrak areagotu izanaren jakinarazpena egin zuen, bertan behera utzi zituztela uste zenean. Udal taldeak erregistratu dituen zazpi galderak hauek dira.