Datorren astean zabalduko dute Muara

Irekiera ofiziala irailaren 2an egingo duten arren, irailaren 1ean bazkideentzako hitzordua jarri dute. Jaiak bukatu arte egunero zabalduko dute, arratsaldez.

muara elkartea Muara elkartean egingo dute batzarra.

Datorren irailaren 1ean (osteguna da) zabalduko ditu ateak berriro Muara Kultur Elkarteak. Orduko inaugurazioa bazkideentzako izango dela aurreratu dute Ezker Abertzaleko kideek, eta irailaren 2an (ostirala) izango dela irekiera ofiziala, herritar guztiei irekia. Ostegunean Gorpuzkingz-eko Gari Arroyo musika jartzen egongo da bertan, “jaitxo” moduko bat prestatu dute.

Ostegun horretatik jaiak bukatu arte zabalik egongo da egunero, arratsaldez. Jaiak bukatu ondoren, asteburuetan zabalduko dute, ostiral, larunbat eta igandeetan hain zuzen. Afariak emango dituztela aurreratu dute.

Ezker Abertzaletik diotenez, Muara “topagune” bat izatea nahi dute, “abertzaleentzako topagune bat, falta den hori”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.