2011n hildakoen gorpuzkiak aterako dituzte hilerritik
2011ko otsailaren 28tik urriaren 21era bitarte zendutakoen gorpuzkiak aterako dituzte aurki. Horiek berreskuratzeko interesa dutenek harremanetan jarri beharko dira udalarekin.
Irungo Udalak jakinarazi berri du 2011ko otsailaren 28tik urriaren 21era bitarte zendutakoen gorpuzkiak aterako dituztela Blaia hilerritik. Gorpuzki horiek berreskuratzeko eta kontserbatzeko interesa dutenek informazioa eska dezakete udalaren hileta zerbitzuetako bulegoetan, edota Blaian bertan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara. Bestela 943 63 48 08 telefono zenbakira hots egin daiteke, irailaren 30a baino lehen.