Datorren ostiralean abiatuko dira Moskuko Jaiak

Ostiral arratsaldean pregoia eta txosna irekiera, 19:00etatik aurrera. Asteburu osoa hartuko du ospakizunak.

Moskuko 2022ko Jaiek badute egitaraua. Datorren ostiral arratsaldean abiatuko da auzoko ospakizuna, eta asteburu osoa hartuko dute jarduerek.

Horra hor programan jasorikoak:

  • Hilak 12, ostirala.
    • 19:00. Pregoia.
    • 19:00. Txosna irekiera eta traka.
    • 20:00. Moskuko mila.
    • 21:00. Kontzertuak: Feline, Gailu, Ama Say.
  • Hilak 13, larunbata.
    • 12:30. Bertso poteoa, MaddiAne Txoperena eta Egoitz Zelaiarekin, Larragane tabernatik abiatuz.
    • 14:00. Bazkaria.
    • 16:00. Txaranga.
    • 18:00. Pintxada.
  • Hilak 14, igandea.
    • 12:00. Tortilla txapelketa.
    • 16:30. Mus txapelketa.
    • 18:00. Toka eta bolo txapelketa.
    • 19:00. Bingoa.
    • 20:00. Twerking tailerra.
    • 21:00. Kontzertuak. Zaunka, Ginger, Rukula.
  • Hilak 15, astelehena.
    • 12:00. Bertso saioa, Ekhiñe Zapiain, Adrian Arruti, Alaia Maartin eta Aitor Sarriegi. Gai jartzailea: Egoitz Zelaia.
    • 17:00. Skate tailerra.
    • 18:00. Sardinada.
    • 18:00. Bigarren eskuko azoka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.