Hurrengo urratsa, obrak esleitzea izango da. Adifek 70 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta lanak 30 hilabeteko epean amaitzea espero du.
Hirugarren anbulatorioaren gaineko mozioa aurrera atera da udal talde guztien aldeko botoekin; EAJ abstenitu egin da.
Txingudi Zaisa errugbi taldeko neskak urte askoren ondoren haien artean entrenatzen hasiko dira irailaren 13tik aurrera Plaiaundin. Talde mistoa utzi nahi dute, eta iraunkortasuna edukiko duen senior taldea sortze aldera.
‘Denbora-tolesak’ erakusketa osatu du irundarrak, Haizea Barcenilla lezoarrarekin lankidetzan. Irun eta Hendaia arteko Konpantzia irla ardatz hartuta bost urteko proiektua landu du artistak.
Sagardoa dastatzeko tiketak zortzi euro balio ditu. Harekin nahi adina sagardo edan eta pintxoak dastatu ahal izango dira. Sagarraren zuku festa 18:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da.
Bost proba osatu beharko dituzte goi mailako kirolariek abuztuaren 7an egingo den lehiaketan. Euskal Jiraren programazioan sartu dute hitzordua.
Joan den asteburuan, jokoan izan ziren ligako bost estropadetatik lautan irabazi zuten Oarso Bidasoko traineruek.
Arratsaldeko 17:00etan abiatu da Hendaiako porturantz ontzia eta bertan harrera egingo diete arraunlariei ekitaldi batekin.
Datorren hilabetean EAJk HAPOaren proposamen berri bat aurkeztuko du osoko bilkuran. Horren inguruan mintzatu da Hondarribiko PSE-EE.
Laugarren topaketa honetan 28 sortzailek eta hiru musika taldek parte hartuko dute.
Bihar gauerako errepertorio itzela prestatu dute. Eskifaia Abesbatzaz gain, Eskifaia Txiki eta Xatz Eskifaia izango dira bertan.
Ariel Bringuez konpositore eta musikari kubatarrak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean.
Mugikortasun Jasangarriko Plana 2021-2025en lehen dokumentuan jaso dutela Irunek azpiegitura egokiak behar dituela eta horrekin bat egiten dutela diote jeltzaleek.
Udalak 626.602 euro bideratuko ditu zerbitzua martxan jartzeko. Lehiaketara aurkezteko epea abuztuaren 16an amaituko da.
Abuztuan ere OARSO BIDASOKO HITZAk martxan jarraituko du.
Parte har ezazu OARSO BIDASOKO HITZAren harpidedun eta HITZAkideentzako zozketa esklusiboan.