Gotorlekua hiriko ondare garrantzitsua da eta 1522ko San Martzial batailaren 500. urteurrenaren harira, monumentuaren balioa ezagutzera eman nahi dute.
48 urte beteko dira bihar hilketa horiek izan zirela, eta 18:00etan elkartuko dira biktimak gogoratzeko eta aitortzeko.
Oraindik, lau talde nagusien aurretik joko duten taldeen izenak ezagutzea falta da eta herri bozketa baten bidez hautatuko dira, hilaren 17tik 24ra bitarte.
Bidashopek, Irungo Merkatari Elkarteak, Udaberriko Festa antolatu du larunbaterako. Bertan, haur, gazte eta gurasoentzako jokuak, dantza emanaldiak, musika eta margo festa egongo dira.
Gaurtik irailaren 15a bitarte egin daitezke eskaerak BAZen edota udalaren orrialdean. Guztira 37.600 euro banatuko dituzte.
Irungo ikastetxeetako zenbait ikasle udaletxean izan dira gaur eta udalari Irungo ekosistemak babesteko proposamenak luzatu dizkiote.
HITZAK Pasaia Itsas Festibalerako hainbat sarrera zozkatuko ditu, ontziak bisitatzeko eta Kresalaren ikuskizunerako.
700.000 euroko aurrekontua dute gaztelekuaren eraikina konpontzeko lanek eta Next Generation funtsak erabiltzea ere nahi dute sozialistek.
Iune Mekoleta Eseberri izan da kartelaren egilea. San Martzialgo guduaren 500. urteurrena eta hiriaren skylinea irudikatu ditu lanean.
Hendaiako Senioriales erresidentzian egon zen Marlaxkako nagusien ordezkaritza bat eta jasotako harrera oso ona nabarmendu dute.
Dagoeneko behin behineko izen ematea zabalik dago eta hilaren 31ra arte egin ahal izango da. Bakarka zein taldean aritzeko hainbat aukera aurkeztu dituzte.