Hasi dira Gazteluzarreko kontserbazio lanak

Gotorlekua hiriko ondare garrantzitsua da eta 1522ko San Martzial batailaren 500. urteurrenaren harira, monumentuaren balioa ezagutzera eman nahi dute.

Aste honetan hasi dituzte Gazteluzarreko aurriak kontserbazio lanak.

Aste honetan hasi dituzte Gazteluzarreko aurriak kontserbatzeko lanak. Monumentu hau, Done Jakue bideari lotutako guneetako bat da, eta beraz, ondare garrantzitsua da.

Kontserbazio lan hauek 1522ko San Martzial batailaren 500. urteurrenaren testuinguruan burutuko dira, era honetan, gotorlekuaren balioa ezagutarazi nahi baitute.

Gazteluzarren aurrietan zein eremuan egingo dituzte kontserbazio lanak: pintaketak kendu, ingurua garbitu, aurriak sendotu, argiztapena hobetu eta zenbait hiri altzari ezarriko dituzte. Horretaz gain, gotorlekuaren barnealdean zein kanpoaldean bide zolatu bat ezarriko dute.

Lan hauen aurrekontua 601.754 eurokoa izango da eta 9 hilabeteko iraupena izango du. Harri Construcciones y Manposteria SL enpresari esleitu diote proiektua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.