Bizikleta zuri bat Jon Rodriguezen omenez
Neil Stephensek zuzentzen duen Bahrain Victorius taldeak bizikleta zuri bat eraman zuen atzo autoan, Itzuliko lehen etapan.
Atzoko Euskal Herriko Itzuliaren hasieran, detaile hunkigarriek tartea izan zuten. Horiek urtarrilaren 8an istripuan zendu zen Jon Rodriguezekin izan zuten harremana batik bat. Batetik, atzoko lehen etapako hasierako zinta-moztea haren emazteak egin zuen. Bestetik, Neil Stephensek kirol arlotik zuzentzen duen Bahrain Victorius taldeko autoetan, bizikleta zuri bat jarri zuten. Oiartzunen bizi da australiarra, eta Rodriguez ezagutzen zuen.
Rodriguez auto batek harrapatuta hil zen tokian, Irundik Gaintxurizketarako maldan, bizikleta zuri bat jarri zuten hura omendu zuten egunean. Bizikleta zuriaren keinua, beraz, Rodriguezi egindako omenaldia izan da.