Kreditu aldaketa eta mugikortasun ordenantza izan ziren onartu ziren bi puntu nagusiak. Halaber, Pablo Gonzalez askatzeko, edota autobus tarifak aldatzeko mozioak ere eztabaidatu zituzten.
Energiaren gastua kontrolatzeko dagoeneko martxan dauden tresnen berri emango dute. Asteartea baino lehen eman behar da izena.
Udal garbitzaileek elkarretaratea egin dute Irunen soldata arrakalarekin amaitzeko.
Negoziazio mahaiko kideek jarrera «immobilista» dutela salatu dute langileek, eta ondorioz, hiru egunez greba egiteko erabakia hartu dute. Hamaika dira hobetzeko dauden lan baldintzak.
Irunen eta Hondarribiaren artean 284 olio ontzi eta 287 kontserba kutxa saldu dira. Horiek maiatzean jaso ahalko dira.
Pandemiak egiten utzi ez diena berreskuratu nahi du Su Txikian talde feministak, eta hilabetean behin, Hazian elkartuko dira, gaur, kasu: bertso saioa izango da, 19:00etatik aurrera.
Emakumeen arrauna indartzearen alde pausoak ematen ari dira. Datorren urtean zortzi traineru arituko dira Euskotren Ligan. Baina ETE Ligaren etorkizunak kezkak sortu ditu arraunlarien artean.
Atzo bi mozio aurkeztu zituen bertako bizilagun elkarteak, eta saneamendu arazoei berehala erantzutea EAJ-k atzera bota bazuen ere, aho batez onartu zuten lantalde bat eratzea.
'Ilusio handiarekin' daude antolatzaileak, ia bi urtez ezin izan baitute festa egun hau ospatu. Euskalherritar asko elkartzea espero dute.
Espainiako Eskubaloiko Lehen Mailak Asobal Liga izena duenetik, 699 partida jokatu ditu bertan Bidasoak. Larunbatean da 700.ena.
Bidasoa ibaiaren bi aldeetan ibilaldia antolatu dute. Maiatzaren 7an, 10:45etan, Santiago auzoko elkartetik irtengo dira.
Arte Batzorde batek Sanmartzialetarako bost kartel finalista aukeratu ditu. Gaurtik hasita maiatzaren 15era arte irabazlea aukeratzeko bozkatu ahal izango da.
Maiatzaren 21a, larunbata izango da jardueraren data berria.
Hilaren 28an amaitu zen Solas Jolasen izana emateko epea, baina azken hutsuneak betetzeko aukera berri bat egongo da. Maiatzaren 2tik 13ra bitarte.
Igeriketako txapelketa dela eta, itxita egongo da 14:30etik 22:00etara.
Irungo Udalak 648.827,39 euroko aurrekontu du irisgarritasun eta mugikortasun hobekuntza lanetarako.
Ostiral honetatik aurrera auzotarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte webgunean, eta maiatzaren 4an izango da alkatea bertan auzo elkartearekin batera.
Arratsaldean San Pedro kalean manifestatuko dira, eta hurrengo greba egunak, maiatzaren 4 eta 5a izango dira.
Bidasoa Atletiko Taldeko neskek, bihar 16:00etan, Donostian izango dute lehia. Mutilek, berriz, Lleidan.
Laugarren tokian bukatu dute Espainiako 1. Sprint Kopa Santiagotarrak-eko bi piraguistek, Europako txartela lortuz.