Astelehenean izango da aurrekontuen udalbatzarra
Udal taldeek dagoeneko aurkeztu dituzte zuzenketak, 53, guztira, eta negoziazioekin jarraitzen dute, gaur arte.

Aurrekontuei buruzko osoko bilkura datorren astelehenean, hilak 31, izango da. Aurreko asteetan udal taldeak zuzenketak aurkezten aritu dira. Guztira, 53 izan dira aurkeztu dituztenak. Nolanahi ere, nahiz eta zuzenketak aurkezteko epea amaitu, oraindik negoziaketetan ari dira, eta gaur arte izango dute epea.
Udalak 82 milioi euroko aurrekontu proiektua egin du. Aurrekontuen gaineko elkarrizketak hasiko ditu udal gobernuak.
Almudena Grandesen mozioa
Hurrengo hilabetera atzeratu dutela gogorarazi du Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak Almudena Grandes oroitzeko aurkeztutako mozioa. Bertan, Irungo kale edo plaza esanguratsu bati Grandesen izena jartzea proposatu dute errepublikarrek eta Txingudiko Elkarte Feministak.