Hondarribian erroldatuta eta gutxienez 16 urte dutenek ahalko dute eman botoa, urtarrilaren 28a arte.
Herri plataformak bat egin du ospitaleko langileek ostiralerako iragarri duten mobilizazioarekin. 14:00etan elkartuko dira.
Hiriko emakumeen ekarpen historikoa nabarmentzea izango da bekaren helburua, esparru askotan: lanean, gizartean, ekonomian, politikan eta kulturan. Otsailaren 14ra bitarte bidali daitezke proposamenak.
Irunera apirilaren 10eko 00:53an iritsiko da Hendaiatik. Hondarribian 01:39an izango da AEKren martxa erraldoia. Irunera atzera egin, eta Oiartzun aldera joango da Korrika.
Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza irundarren 'Ikusteko musika' izeneko bildumaren zati bat jarri dute erakusgai. Udaletik diotenez, "seguru asko, Espainiako Estatuko musika tresna etnikoen bilduma onena eta Europako onenetako bat" da bikoteak duena.
Otsailaren 18a izango da matrikulatzeko azken eguna. Abonatu berriek %100eko deskontua izango dute.
18:30etik aurrera bere azken liburua sinatzen ariko da Kolon pasealekuko Elkar aretoan.