Zabalik da Gabonetako Azoka, hogei posturekin

Eskuz-Lan elkarteko artisauek eta bi ostalaritza establezimenduk ere parte hartuko dute. Azoka hilaren 31ra arte egongo da irekita.

Juan Thalamas Labandibar kalean trafiko abiadura murrizteko mozioa aurkeztuko dute

Artiako Lagunaren iniziatibaz eta beste hainbat elkarteren babesaz, trafiko araudia betetzea eta trafiko abiadura 30 km orduko abidurara murriztea eskatuko dute.

Ibai Aizpurua. Bideojoko sortzailea

[Elkarrizketa] "Laguntza honek sortzeko behar nuen bultzada eskainiko dit"

Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi du Aizpuruak ‘Barraka’ lanarekin. Urtebete izango du, bideojokoen sorkuntzan orain arte eduki duen erronkarik handiena gauzatzeko, baina badu konfidantza bere buruarengan

IRUNGO Udaletxea

Udalak irakurketa argitaratu du Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira

Artean, etika demokratiko bidez erantzun behar izatea, diskurtso arrazistak, edota etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide.

COVID-19 ziurtagiria eta NAN-a eskatuko ditu udalak eremu itxietako ekitaldietan

Jende andana biltzen den ekitaldietan 6 urtetik beherako umeei maskara jartzeko gomendatu du udalak; osasun ziurtagiria lortzeko zailtasunak dituzten hondarribiarrei laguntza emateko zerbitzua abiatuko dute.

'Kikara' proiektuaren aurkezpena, Alameda jatetxean.

Kikara sormen proiektua aurkeztu dute Alameda jatetxean

Gorka Txapartegi Alameda jatetxeko arduradunak, Javier Garcia kafe adituak, eta Pedro Galdon zeramikariak bultzatutako egitasmoa da Kikara.

EAJ-k lau ardatz proposatu ditu aurrekontuez tratu egiteko

Lau ildoak "hiri proiektuaren parte" direla, eta "hiritarren hainbat beharrei" erantzuten dietela uste du EAJ-k.

2021. urteko azken osoko bilkura.

Presa I eremuan alokairu sozialeko 66 etxebizitza eraikitzea onartu du udalbatzak

Hartutako erabakien artean, besteak beste, Ramery jauregia bereganatzeko eskaera onartu zuen udalbatzak, ez ordea, Memoria Historikoaren alde Abotsanitzek aurkeztutako mozioa.

[Erreportajea] Argirik ez tunelaren bestaldean

Lezo-Errenteria eta Irun arteko trenek urteak daramate etenda dauden obra batzuen ondorioak jasaten. Renfe eta Adifeko langileek bat egin dute bidaiarien kezkekin: «Geltokiak hiltzen uzten ari gara».

Ikerne Zarate eta Olaia Gerendiain
Txakurren oinarrizko osasun arta betetzen laguntzen die Beti Lagun programak etxegabeei.

[Erreportajea] Kale gorrian, baina senide artean

Etxegabeen maskotei oinarrizko osasun arreta emateaz arduratzen da Beti Lagun programa. Kale egoeran dauden pertsonekin esku hartzeaz gain, familiaren paradigman eragin nahi du egitasmoak.

Asteburuko kirol emaitzak

Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeek asteburuan erdietsitako emaitzak.

Urteberriko kontzertuarekin hasiko du ekintzaz betetako urtea Luis Mariano Lirika Elkarteak

Verdiren 'Rigoletto' opera proiekzioa eskainiko dute martxoan, eta Donizettiren 'La Fille du régimen' azaroan. Ekainean, berriz, zarzuela gala egingo dute.

Danako jatetxeak irabazi du Gipuzkoako Pintxo txapelketa

'Antxue' pintxoarekin izan dira garaile Danako jatetxeko David Rodriguez eta Naiara Abando.

8.000 COVID ziurtagiri inprimatzen lagundu dute HAZen

HAZeko langileek autozerbitzu makinarekin laguntza behar duten herritarrei ere inprimatzen laguntzen dietela azaldu du udalak.

Pandemiara egokitutako San Tomas eguna egingo dute asteartean

Hogei bat postu jarriko dituzte denera San Pedro kalean, baina udalak ohartarazi duenez, ez da jateko aukerarik izango horietan.

Udal egutegiaren lehiaketak, baditu argazki irabazleak

Astelehenetik aurrera eskuragarri egongo da udal egutegia HAZ-n.

Bidasoko lau jokalarik Espainiako junior selekzioarekin jokatuko dute

Frantziako Tournoi herrian izango den 4 Nations txapelketan parte hartuko dute, urtarrilaren 6tik 8ra.

Asteburuko kirol agenda

Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeen asteburuko ordutegiak.

Eskifaia Abesbatza

Gabonetako kontzertua emango du Eskifaiak igandean

Ohartarazi dutenez, COVID-19 ziurtagiria ezinbestekoa izango da sartzeko; Eskifaia Txiki abesbatzak ezingo du emanaldian parte hartu hainbat kide konfinamendua egiten ari direla eta.

Trafiko aldaketak erdigunean, Gabonetako Krosagatik

Larunbatean 13:00etatik aurrera eta 17:30ak arte, trafikoarentzat itxita egongo da erdigunea. Autobus zerbitzuak ere aldaketak izango ditu.

Gehiago