2021/11/2

Portu erromatarren kongresua hasiko da bihar

'Itsaso artean' kongresua Ficoban egingo dute ostiralera bitartean, eta 114 aurkezpen programatu dituzte erromatar inperioaren portu instalazioen inguruan.

Ia milioi erdi euro inbertituko dituzte oinezkoen mugikortasuna hobetzeko

Obra sailak zazpi puntu identifikatu ditu Irunen. Guztira, 434.470,34 euroko inbertsioa egingo dute.

Aurresku txapelketaren une bat Itsas Etxea Auditoriumean.

Euskal Herriko III. Aurresku Txapelketa Nagusia egingo dute larunbatean

Gipuzkoar erara dantzatu beharko dute parte hartzaileek; soinu zaharra eta aurkez aurke modalitateetan lehiatuko dira dantzariak.

Portua izenpeko proiektua aztertuko du Mugikortasun Mahaiak.

Pentsiodunek sinadurak bilduko dituzte kirurgia zerbitzua mantentzeko

Bidasoko ESIko langileek kirurgia unitatearen itxiaren aurrean, langileek proposatutako neurri alternatiboen alde bilduko dituzte sinadurak.

FICAB jaialdian eskainiko dituzten filmak aukeratu dituzte

27 zinta proiektatuko dituzte, hilaren 15etik 20ra, Bidasoko Nazioarteko Zinema Arkeologikoaren Jaialdian.

Ezkerretik eskuinera, Marlaxkako Carrillo, Berrotaran eta Fontaine.

Emakume xakelarien presentzia handitzeko jardunaldian parte hartu du Marlaxkak

Tzane Carrillo, Maria Jesus Berrotaran eta Josette Fontaine Marlaxkako jokalariek parte hartu dute Santurtzin antolatutako jardunaldian.

2020. urteko egutegia

Egutegia osatzeko argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Bigarren urtez jarraian antolatu du udalak egutegia osatzeko argazki lehiaketa; ostirala izango da parte hartzeko azken eguna.

Gehiago