Alkateak doluminak eman dizkie zendu berri den Ricardo Etxepareren senideei. Ostiraleko osoko bilkuran haren omenezko hitz batzuk esango ditu alkateak, eta udalbatzak minutu bateko isilunea egingo du.
Indarkeria matxistaren sentsibilizaziorako kanpainaren bigarren fasea hasiko dute aurki. Bikotekideen arteko harremanetako eguneroko jarrera negatiboak agerian jarri nahi dituzte, "errazago hautemateko eta horien kontra egiteko".
Death Cafe izeneko hitzordua antolatu du Bidasoa Zurekin elkarteak, «heriotzari buruz hitz egiteko, errespetu eta konfidentzialtasun osoz».
1983an Irungo alkate izan zen epe laburrean, eta EHUren Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari izan zen 1985etik 2007ra.
"Bidasoko Ospitaleko ebakuntza gelak birmoldatzeko proiektua modu egokian eta merezi duen erantzukizunarekin egin dadin bermatzeko neurriak martxan jar daitezen eskatzeko" erregistratu dute mozioa.
Pfadi Winterthur talde suitzarra menderatu zuten atzo Artalekun, 32-28. Ligaxkan eskuratzen dituzten lehen bi puntuak dira.
Datozen egunetarako Oiasso museoa eta Gordailua gertutik ezagutzeko bisitak antolatu dituzte, "ondare kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakontzeko" asmoz.
Martxel Rodriguezen eta Jon Lopezen zuzendaritzapean, Laura Lliteras, Katalin Arana eta Marina Fullana interpreteak ariko dira oholtza gainean.
Spa, sauna eta gorputz tratamendurako eremuak erabilgarri daude berriro. Dena den, instalazio guztietan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izaten jarraitzen du.
Halloween-en programazioaren barruan antolatu dituzte bi proiekzioak. Astelehenean aldiz, 'Coco' filmaren omenezko musikala jasoko du Irunek, baina dagoeneko sarrerak agortu dira.
Erakusketak hirian areto zinematografiko gisa funtzionatu duten espazioen barrena ibilbide bat proposatuko du, "irundar askok momentu zoragarriak bizi izan ditugun dezena bat lekutara hurbilduko" ditu bisitariak.