'Women flowing with tech' ikastaroa "arrakastatsua" izan dela dio Bidasoa Bizirik-ek
Hondarribiko eta Irungo hamabost emakumek ikastaroko leku guztiak bete dituzte; teknologiaren zenbait eremutan emakumeen "interesa piztea" izan da helburua.
Women Flowing With Tech izenpeko ikastaroa “arrakastaz” amaitu dela ezagutarazi du Bidasoa Bizirik garapen agentziak. Hondarribiko eta Irungo emakumeei zuzenduta egon da, eta eskainitako hamabost plazak betetzea lortu dute. Teknologia berrien zenbait esparrutan emakumeen “ezagutza areagotzea” eta horiekiko “interesa piztea” izan dira ikastaroaren helburuak, “etorkizunean lanpostu asko” sortuko baititu. Errealitate areagotua, errealitate birtuala eta adimen artifiziala izan dira jorratutako esparruak.