2021/10/14

Euskadi Saria irabazi du Joxan Elosegik

'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' itzulpenarengatik eman diote saria irundarrari, eta "estiloaren joriatasuna" nabarmendu dute, besteak beste.

Azken hilketa matxista salatzeko elkartu dira

Asteartean izandako azken erailketa matxista salatu dute gaur 'Indarkeriaren aurrean, borroka feminista' lelopean. Erika Tavares gasteiztarra izan da biolentzia matxistaren azken biktima eta bere senarrak hil zuen.

Arrokako biribilgunea moztuta dago uneotan.

1,1 milioi eurotik gora inbertituko dute Jaizkibelgo euri-uren kanalizazioan

Uholdeak prebenitzeko obren bigarren faseari ekin diote dagoeneko; hamalau hilabetez Ramon Iribarren kalean eta Baserritar etorbidean jardungo dira beharginak.

"Harridura" agertu du PSEk Zubietako proposamenarekin

Azken urteetan Miramon Parke Teknologikoaren Bidasoko zabalpena "kolokan" egon dela adierazi du udal taldeak, eta proiektu berriak Zaldunbordako eremuan kokatzearen aldeko apustua berretsi du.

Elkarrekin Podemosek kezka agertu du Bidasoa Ospitaleko lanek herritarren arretan izan dezaketen ondorioengatik

Instalazio kirurgikoak modernizatzeko proiektua dela eta, ebakuntza gelak 18 hilabetez Donostiako Onkologikora eramango dituztenez, arazo handiak ekarriko dituela iritzi dio.

Belaunaldien arteko balioen transmisioa sustatzeko lehenengo foroa sortu dute

Balioen Loratzea programaren baitan, adinekoen eta gazteen arteko I.Foro Topaketa egingo da. Helburua, belaunaldien artean eta pandemia garaian konpromiso soziala garatzea izango da.

Hondarribia Grand Slam finalera iritsiko da bihar.

Bihar jokatu dute Hondarribia Grand Slam sariaren finala

Arbe-Lopez eta Erkiaga-Etxeto bikoteek indarrak neurtuko dituzte bihar Jostaldin; zeintzuk diren torneoko zestalari onenak erabakiko dute norgehiagokan.

Erika Tavaresen hilketa salatu dute.

'Aski da!' esan dute beste behin hondarribiarrek

'Indakeria sexistarik ez. Aski da' lelopean hamarnaka lagunek bat egin zuten atzo iluntzean Gasteizko hilketa matxista salatzeko deitutako elkarretaratzean.

Gabonetako argiak jartzen hasiko dira

Bihartik aurrera eta bi hiru astez, Gabonetako argiak instalatuko dituzte hiriko hainbat kaletan.

Shane MacGowan eta Carlos Sadness, bihar eta etzi Amaia KZn

DokuIrunen proiekzio bat eta Carlos Sadnessen kontzertuak beteko dute Amaia KZko oholtza ostiralean eta larunbatean. Oraindik sarrerak edo gonbidapenak eskuratu daitezke.

Gasteizko hilketa matxista gaitzestera irtengo dira

19:30ean egingo dute elkarretaratzera San Juan plazan, M8 Asanblada Feministak deituta, 'Erasorik ez, erantzunik gabe' lelopean.

Iker Oliveri IV. Beñat Elzo

Beñat Elzo lasterketa bertan behera geratu da bigarrenez

Osasun neurrien arintzea iristeko zain zeudela lasterketa prestatzeko denbora agortu zaiela ezagutarazi dute antolatzaileek; norbere modura «Beñaten eguna ospatzera» animatu dituzte herritarrak.

Gehiago