Gabonetako argiak jartzen hasiko dira
Bihartik aurrera eta bi hiru astez, Gabonetako argiak instalatuko dituzte hiriko hainbat kaletan.
Gabonetako argiak jartzeari ekingo diote bihar (urriak 15) Irunen. Beharrezko azpiegitura eta instalazio elektrikoak jartzen hasiko dira zehazki. Bide Publikoko sailak eman du lan horien berri, eta bi edo hiru astez, gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara izango direla lanak azaldu dute.
Argiak jarriko diren lekuetako atarietan bizi diren bizilagunei abisatzeko oharra pasako dietela jakinarazi dute.