[Bideoa] 'Ez da ez' kantaren bideoklipa aurkeztu du Marmokak

Uztailaren 6an kaleratu zuen Marmokak 'Ez da ez' kanta; oraingoan, haiek ekoitzitako bideokliparen berri eman dute.

Ez da ez kantaren bideoklipa aurkeztu berri du Marmoka musika taldeak sare sozialetan. 2020. urteko konfinamenduan sortu zuen abestia taldeak, eta aurtengo uztailean argitaratu. Orain, bideoklipa kaleratzea erabaki du Marmokak.

2016. urteko sanferminetako talde bortxaketan oinarritzen da lana: «Oinarrizko eskubideen alde egiten dutenen omenez, justiziak ez duelako pisu berbera denentzako, epaileen itsutasuna eta isiltasuna salatzeko, ulergaitzak ditugun epaiak gaitzesten ditugu; ez da ez. Hemen eta toki guztietan, ez da ez».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.