Goikoetxea-Aimar bikotea, finalerdietara
Hondaribia Grand Slam sariaren bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan; Goikoetxea-Aimar bikoteak lortu du finalerdietarako lehen txartela.
Hondarribia Grand Slam sariaren bigarren jardunaldia aurrera eraman zen ostiralean, Jostaldi pilotalekuan. Batetik, Goikoetxea-Aimar bikotea Olharan-Del Rioren aurka lehiatu zen A taldean, eta bestetik, Arbe-Lopez Hormaetxea-Manciren kontra aritu zen B multzoan.
Hori horrela, finalerdietarako lehen txartela lortu zuen Goikoetxea-Aimar bikoteak Olharan-Del Rioren aurka. 2-0 irabazi zuten, eta bigarren garaipena zutenez, finaletik gertuago egoteko sailkatzea lortu zuten.
B taldean, bestalde, Arbe-Lopez bikoteak ezinbestekoa zuen garaipena eskuratzea torneoan jarraitu ahal izateko. Hormaetxea-Manci bikoteak, hala ere, ez zizkion gauzak erraz utzi eta beraz, jokoa hobetzen joan behar izan zuen Arbe-Lopez bikoteak. Azkenean, 2-0 gailentzea lortu zuten.
Datorren jardunaldian Olharan-Del Rio Erkiaga-Etxetoren aurka lehiatuko dira, eta Beaskoetxea-Zabala Hormaetxea-Manciren kontra.