2021/9/14

Abian da 2022ko aurrekontu partizipatiboen prozesua

Aurten ere 1,5 milioi euro jarriko dituzte herritarren eskura, 20 proposamen finalisten artean herri bozketa eginda. Bozketa urriaren 13tik 19ra egingo dute, eta lau bide izango dira.

Migranteak. Migrazio krisia.

Osasun egoera zaurgarrian dagoen migrante batek kalean lo egin behar izan duela salatu du Harrera Sareak

Ondeste prolapsoa eduki du, eta Irunera iritsiaz geroztik lau ebakuntza egin behar izan dizkiote. Aterpetxean bere osasun egoera zaurgarria kontuan hartu ez eta kalean lo egin behar izan duela salatu du.

2021eko Hondarribia Grand Slam aurkeztu dute Jostaldi pilotalekuan.

Maila handiko zestalariak bilduko ditu 2021eko Hondarribia Grand Slamek

Gaur goizean burutu dute torneoaren aurkezpena Jostaldi pilotalekuan; ostiralean hasi eta bost jardunaldiz luzatuko da Hondarribiko saria.

Txenpereneako "zabortegi ez erregulatuak" salatu ditu Eguzki Erakunde Ekologistak

Txenperenea inguruan aurki daitezkeen baratzeetan "zabor asko" biltegiratzen ari dela salatu dute, "inongo kontrolik gabe" gainera. Inguruan bizi diren herritarrei ekintza horiek salatzera animatu dituzte, "euren betebeharra baita horrelako guneak garbi mantentzea".

Elizondo eta Mariezkurrena (gorriz), Otxoteko eta Berastegirekin (urdinez).

Elizondo eta Mariezkurrena, pala txapelketako garaile

Emeki elkarteak antolatutako Bixi-Bixi Emakume Pala Txapelketa irabazi dute bi palistek; denera sei bikotek parte hartu dute lehian.

Gehiago