'Ama Guadalupekoa' bigarren geratu da sailkatze estropadan, Santurtzirengandik bost segundo pasatxora. Igandean zerotik hasiko da dena.
Hondarribiko turismoak, pandemia aurreko datuak lortu ditu abuztuan, Bidasoa Bizirekek argitara eman duenez.
Bidasoa Bizirikek emandako datuen arabera, 2019ko abuztuko antzeko datuak izan dira aurtengoak, hau da, pandemia aurreko zenbakietatik oso gertu ibili dira hiriko hotelak.
Iosu Alvarez sozialistak gaur izango den HAPOari buruzko ezohiko bilkuran alde bozkatuko duten aztergaiak eman ditu jakitera.
Txomin Sagarzazu alkateak, gaurko ezohiko bilkurari buruzko xehetasunak eman zituen atzo. Bi bloketan zatitu ditu aztergaiak: HAPOaren aurrerapena eta lizentzia batzuk urtebeterako etetea.
Azken hiru hilabeteak oparoak izan dira Oiasso Erromatar Museoarentzat. Datuei erreparatuta, ekainean, uztailean eta abuztuan 6.631 bisitari eta erabiltzaile izan dituzte museoaren instalazioek eta bertako jarduerek.
Soroetako pilotalekuan jokatuko da, irailaren 11n, 'Bixi,bixi' emakume pala txapelketa azkarra.
Eskatzaile bakoitzari, gehienez, 7000 euro ematea ezarri du udalak. Irailaren 6 arte eskatu daiteke udalaren orrialdean.
Urteroko herri batzarra antolatu du biharko Abotsanitzek. Guztira hiru gai proposatu dituzte lantzeko.
Abotsanitzek udal gobernuari leporatu dio, San Nikolas zubia konpontzeko 370.000 euroko aurrekontutik, 3.073,40 euro erabili izana. Hiru urtez segidan aurkeztu behar izan dutela diru partida hau ere salatu dute.
Erosteko sisteman arazo bat egon dela eta, saldu gabe geratu diren azken 100 sarrerak erosi ahalko dira larunbatean.
Abendura bitarte ikastaro ugari antolatu ditu Berdintasun sailak, bost orotara. Bihartik aurrera eman daiteke izena horietan, hilaren 17ra bitarte.