Luciano Pompoliok kontzertua eskainiko du Oiasson
Solista italiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean, Hondarribia-Peñiscolako Nazioarteko XIX. Gitarra Jaialdiaren barruan.
Hondarribia-Peñiscolako Nazioarteko XIX. Gitarra Jaialdiak geldialditxoa egingo du Irunen, larunbat honetan. 12:00etatik aurrera Luciano Pompiliok kontzertua eskainiko baitu Oiasso erromatar museoan. Nazioarte mailako hainbat sari irabazitako solista italiarraren emanaldia ikusteko sarrera doakoa izango da, eta guztira, 30 eserleku egongo dira.
Saioan musukoa eraman beharko da. Gonbidapenak ostiralean eskuratu beharko dira, museoan bertan, 10:00etatik aurrera.