Aurten ere, Irungo Euskal Jirarik gabe
Koronabirusa izaten den garapenagatik erabaki du euskal jaiaren antolakuntza batzordeak aurten ere bertan behera uztea ospakizuna.
Koronabirusaren eraginagatik, iaz bezala aurten ere abuztuan ez da Euskal Jirarik izanen Irunen. Hala erabaki du euskal jaiaren zuzendaritza batzordeak. “Egungo egoerak arduraz jokatzea eskatzen digu”, esan dute. Erabakia hartzerakoan kontuan hartu dituzte agintariek eta batez ere osasun arloan lan egiten dutenek emandako aholkuak: “Elkar zaintzeko modurik onena jende pilaketak saihestea da zoritxarreko gaitz hau gainditzeko”.
Antolatzaileak itxaropenez begira daude 2022ra, “datorren urtean Euskal Jira ospatzeko esperantzarekin amestuko dugu”. Arduraz joka dezatela eskatu diete herritarrei.