Santiagoko bidegorria eta Gain-gainean parkea, Irungo Udalaren zaintzan
Bi gune horietan eta hiriko beste hainbatetan aste honetan indarrean jarri den dekretuaren gaineko informazko seinaleak jarri dituzte.
Aste honetan Iñigo Urkullu lehendakariak COVID-19aren gainean indarrean jarri duen dekretuagatik, Irungo Udalak hainbat neurri iragarri ditu. Horien artean dago jende pilaketak izaten diren eremuetan zaintza berezia ezartzea. Udalak Santiagoko bidegorria eta Gain-gainean parkean enfasi berezia jarri du: gune horietan bereziki, seinaleak jarri dira dekretuaren berri izan dezaten bertaratzen direnek. Hiriko beste hainbat eremutan ere jarri dituzte gisa horretako seinaleak.
Udalak ezarritako neurriak bete ditzatela eskatu die irundarrei, hala nola, maskararen erabilerari buruzko araudia betetzea, pertsonen arteko distantzia gordetzea, eskuak garbitzea eta ezarritako edukiera mugak errespetatzea.
Lehendakariaren dekretuan jasota dago 00:00etatik 06:00etara bizikide ez diren pertsona multzoak ezin direla egon parkeetan, lorategietan, hondartzetan, kirol eremuetan, irristaketa edo skate parkeetan, edo aire librean dauden bestelako espazioetan.