Bidasoan itotako gaztearen hileta ordaintzeko diru bilketa abiatu dute
2.200 euro behar dituzte, maiatzean bizia galdu zuen migrantearen hileta ordaintzeko. Atzo bertan hobiratu zuten gaztearen gorpua, Burgosen.
Joan den maiatzean Bidasoa ibaian bizia galdu zuen Yaya Karamogo gazte bolikostarraren hileta ordaintzeko laguntza eskatu du Irungo Harrera Sareak. Boluntarioek jakinarazi berri dutenez, atzo bertan hobiratu zuten, Burgosko hilerri musulmanean. Gazte migratenaren senideek baimena eman diote Irungo meskitari tramiteak, gorpuaren trasladoa eta hileta kudeatu ditzan.
2.200 euro inguru behar dituzte, eta hori biltzeko, kolaboratzera deitu du Harrera Sareak. Ondorengo kontu korrontean dirua sartuta kolaboratu daiteke: ES17 3035 0059 8905 9011 4903. Kontzeptu bezala Yaya funeral jartzeko eskatu dute.